IRUDIKOSK RokoTxiki

Durangoko artistekin elkarlanean koloreztatu dugun rokodromo zoragarria: ROKOTXIKI! Lurpetik hasi eta espazioraino, itsaso eta zeruak zeharkatuz…olagarroa, txoria, kokoak eta tximuak lagun izan ditugularik!! Zatoz gure lana eskalatzera!!

ANIMAZIO-LANAK

Urte hauetan sortu ditugun animazio-lanen bilduma erakutsi nahi dizuegu. A ze martxa daramaten marrazkitxo hauek! Iragarkiak, azalpenak, aurkezpenak, zorionak, irakaspenak…denetarik egin daiteke marrazki animatuen bidez eta ze lan pozgarria den.

BIDEO-LANAK

Urte hauetan sortu ditugun bideo-lanen bilduma aurkezten dizuegu. Marrazkiak, margo-lanak, Kokoen mundua, bideoa, kamera, argiak… baliatu ditugu lan eder hau sortzeko.

EZ DAKIT MARRAZTEN

Eider Eibarrek sorturiko album ilustratu honetan EZ DAKIT MARRAZTEN dio behin eta berriz IOk. Zer gertatuko ote da arkatzarekin topo egitean? Liburua eskuratzeko: https://www.elkar.eus/en/liburu_fitxa/ez-dakit-marrazten/eibar-zugazabeitia-eider/9788413600765