Iskander Sagarminaga igerilari ausarta eta Eider Eibar marrazkilari trebea HAWAIIra etorri gara 4 koko berriren bila:
Pō, KEA, PUA eta KAI
Maiatzaren 6an eguerdiko 13:30etan (1:30 Hawaiin) hasi zuen Iskander Sagarminagak KA´IWI kanala igerian zeharkatzeko erronka. 44,9 kmko tartea 18 ordu eta 53 minututan lortu zuen Molokai irlara heltzea. Oso egoera gogorretan, une oro korrontea kontra izan zuela, olatu eta haize bolada gogorrekin. Historian, ibilbide hori burutu duen 8. pertsona izan da.
PUA · KAUAI
KAI · KA IWI KANALA · ERRONKA
ERRONKAREN EZAUGARRIAK
LORTU DU! Iskanderrek Ka’iwi Kanala zeharkatu du historia eginez
Munduko igerilari ausartenek soilik egiten duten ZAZPI ITSASOAK (Oceans Seven) erronkaren barruan, Iskanderrek sekulako balentria lortu du Hawaiin. 18 ordu eta 53 minutuko borroka fisiko eta psikologiko gogorraren ondoren, Ozeano Bareak ertzera iristen utzi dio gure igerilariari. Mugak gainditzeko bidaia ikaragarria izan da!
Zeharkaldi historikoa eta ezohikoa
Hasieran Moloka’itik O’ahura igeri egitea aurreikusita bazegoen ere, ozeanoak bere arauak ditu. Haizearen iragarpenak zirela eta, azken unean erabaki ausart bat hartu zuten: zeharkaldia kontrako noranzkoan egitea, O’ahutik Moloka’ira.
Gogoan izan datu hau: orain arte arrakastatsuak izan diren 137 zeharkaldietatik, 8 pertsonak bakarrik lortu dute noranzko honetan!
Abenturaren kronika: Gupidagabeko ozeanoa
Urte osoko entrenamenduei esker, Iskander prest zegoen 700 metroko sakonerari eta 24-27 ºC-ko urei aurre egiteko, baina naturak estu hartu zuen:
Hasiera gogorra (02:11): Gauez, ilargiaren argitan ekin zion bideari O’ahuko Sandy Beach-etik (Lepo apurtuen hondartza beldurgarritik). Lehenengo orduetan aurkako korronte bortitz batek harrapatu zuen: 5 ordu igerian 5 kilometro eskas aurreratzeko. Izugarrizko kolpe psikologikoa izan zen.
Ozeanoaren bi aurpegiak: Egunez, eremu sakoneko urdin biziaz gozatzeko aukera izan zuen, baina hodeitzean itsasoa ilun eta inposatzaile bihurtu zen berriro.
Azken txanpa amaigabea: Gaua iristearekin batera, albiste gogorra jaso zuen. Azken 8 kilometroak egiteko beste 5 ordu behar izan zituen! Ilunpean, nekatuta eta Karabela portugesen ziztaden beldurrez igeri egin zuen (zorionez, garro baten ukitu txiki bat besterik ez zuen jaso).
Eskerrak taldeari… eta Koko-ei!
Iskanderrek ez du bakarrik lortu. Eskertzekoa da Michael Twigg-Smith kapitainaren, Shelley ko-kapitainaren eta 10eko laguntza eman zuten kayakisten (Kainoa, Garet eta Alan) lana. Seguru sentiarazi zuten une oro.
Eta nola ez, bageniekien Hawaiiko Kokoak hor zeudela! Hauek gure igerilari ausarta babestu eta lagundu zuten iluntasunean zehar, marrazo eta marmoken artean bidea argituz.
Moloka’iko ertz ilunera iritsi zenean, ezin ezer ikusi lurrean egon arte, olatuen aparretatik atera zen Iskander. Hondartzan jolasean dabilen ume bat bezala lurrean zapaldu eta besoak altxatu zituen. Egin du. Zorionak, Iskander!
Pō · OAHU
KOKOAK eta HAWAIIko animali bereziak koloreztatu nahi al dituzu? Ba PUKE KALA izeneko atal honetan aurkituko dituzu ideia, aurkikuntza eta sorkuntza irudimentsu pila bat!
IGERILARIA
Iskander, 7 Itsasoetan Kokoen bila ari den igerilari nekaezina da. Dagoeneko hiru itsaso zeharkatu ditu eta aurten laugarrena, Ka´iwi Kanala, Ozeano Barean kokatua dagoen 42 km-ko kanala zeharkatzen duen lehen euskalduna izan nahi du. Pasadan urtean HIRUKOKOROA osatu zuen eta ea aurten bere helburua lortzen duen!
MARRAZKILARIA
Eiderrek fin-fin lagunduko du Iskander bere alboko itsasontzian. Olatuen mugimenduarekin dantzan, oreka mantendu beharko du Iskanderri jatekoa eman eta bitartean bere Kolore Kaiera marrazkiz betetzeko. Marrazkiak guztiokin partekatu eta bere trikimailuak erakutsiko dizkigu!