North Channel · Lehenengo Saiakera
Abuztu osoan zehar Irlandako itsaso hotzetan entrenatu ostean, abuztuaren 31n, bere aukeraren azken egunean, Iskander Sagarminagak zeharkaldia burutzea erabaki zuen.
Abuztu osoan zehar Irlandako itsaso hotzetan entrenatu ostean, abuztuaren 31n, bere aukeraren azken egunean, Iskander Sagarminagak zeharkaldia burutzea erabaki zuen.
Txoriz inguraturik igaro ditugu egun hauek. Txio batzuk ezagunak dira baina beste asko ez. Hegazti batzuk agurtzera gerturatu zaizkigu eta beste batzuk, lasai, gure alboan ibili dira “marraztu nazazue” esanez bezela. Beraiekin batera egin du hegan gure irudimenak.
Ipar Irlandatik eskoziara igeri egin ahal izateko zain jarraitzen dugun bitartean entrenamendu pila egin ditugu mundu guztiko igerilari ausartekin, baita Donaghadeeko portuko lagun eta bisitari bitxiekin ere. Hau da bidea.
Ipar Irlandatik Eskoziara igerian zeharkatzeko zain jarraitzen dugu, eguraldiaren zain. Itxaronaldi honetan blai-blai dabiltzan hainbat animaliaren bisita izan dugu. Beraiek ere zain egongo ote dira?
ZUZENEKO TRACK-A Iskander Sagarminaga igerilariak larunbat honetan, abuztuak 31, Ipar Irlandatik Eskoziara igeri egingo du. Atal honetan bere erronkaren zuzeneko jarraipena egin ahal izango dugu. Mapan azaltzen den txalupak, Iskanderren alboan doan itsasontziaren ibilbidearen kokapena erakutsiko duelarik, haren track-a irudikatuz. Ipar Kanalean izan daitezkeen sare-estaldura arazoak direla eta baliteke tarte batez (Ipar kanalaren erdialdean adibidez)…
Donaghadeeko Chunky Dunkers talde aparta ezagutu dugu: urte guztian zehar, egunero uretara dzanga egiten duen jende multzo zoro-zoragarri-zalapartatsua.
Riki iritsi da eta txonbo ederra eman dugu 13 gradutako Ipar Irlandako itsaso honetan. Dzanga uretara, erremutan hasi eta besakadaz besakada ia Donaghadeeko portuari buelta nola ematen diogun…pozik, ziur! Gure martxa piztu du Rikik!
Naturaz gozatzeko beste era bat ere bada berau marraztea. Txoko zoragarriak aurkitu ditu Eiderrek, haizea lagun, bertako izakiak aurkitzen hasteko. Púcak azaldu dira lehenengo. Ea nor datorren bihar…
Iskander Sagarminagak esana Ipar Itsasotik irribartsu (nola ez!) atera ostean:
Goizean goiz gure kapitainarekin elkartu gara. A ze tipo jatorra; eguraldi ona datorrela esan digu!