Margo Piratak gara eta Iskander Sagarminaga igerilaria eta Eider Eibar ilustratzailea jarraituz, a ze nolako abenturak bizi ditugun munduko itsasoetan zehar!
Dagoeneko Mantxako Kanala zeharkatu dugu, marrazki pila bat egin eta lagun berriak ezagutu. Badirudi aurten erronka zoragarriak burutuko dituela bikote ausart honek eta gu, han izango gara. Adi ibili, txoko koloretsu honetan erronka guztien berri emango dizugu eta!