IRUDIKOSK IO
Gure pertsonaia IOren diseinuak bildu ditugu bideo honetan. Kokojokoa web jokoaren protagonista nola marraztu eta animatu dugun ikusi nahi?
Gure pertsonaia IOren diseinuak bildu ditugu bideo honetan. Kokojokoa web jokoaren protagonista nola marraztu eta animatu dugun ikusi nahi?
Itsasotik datorren ekaitzetik babesteko, leiho handi bat margotu dugu logelan. Bideo honetan pausoz-pauso erakutsiko dizuegu nola.
ULE KOKOA iritsi da! Margoa, plastilina, irudimena,…eta nola demontre asmatuko genuen guk ile hoien azpian halakoa izango zenik!!
Kalean margoztutako horma-irudiaren prozesua erakusten duen lana. Galdakaoko Ganbara tabernan aurkitu dezakegu.
Hondo ilunean zirriborro argi bat marraztuz KOKO berri bat agertu zaigu. Koloretako arkatzak, argizariak eta aurpegirako margo fosforitoak erabili ditugu eta ULE piztu da!
Nahi beste Koi margotuko ditugu errepikagailu honi esker. Aho ebakitzailea eta zeharka kurbatua duen zurgintzako lanabesarekin sortu dugu: Gubia!
Azalpenak mugimenduan ikusi nahi? Hemen adibide polit batzuk!!!
BERRIA egunkiariaren 2020ko agenda eta egutegiaren marrazkiari kosk egin eta Eider Eibarrek teknika digitalekin landutako irudia aurkitu dugu. Zeinen azkar margozten duen neska honek…!
Ba ahal zenekien Poz argiz beteriko KOKO bat dela? Iluna argitu eta bizkarra arindu digu. Poza dakarzu, Poz!
Fux-Fux lar ozen esateari utzi diogu, gure lagun iletsuak ospa egin ez dezan. Akuarelekin sortu dugu eta bapatean gure aurrean azaldu da!!!