KOKOAK / IKI
KOKOAK gara eta prest daukagu gure BANDERA!! Oihalak, tintak, pintzelak eta irudimena erabili ditugu… aahhh! eta IKI margoztu dugu!
KOKOAK gara eta prest daukagu gure BANDERA!! Oihalak, tintak, pintzelak eta irudimena erabili ditugu… aahhh! eta IKI margoztu dugu!
ULE KOKOA iritsi da! Margoa, plastilina, irudimena,…eta nola demontre asmatuko genuen guk ile hoien azpian halakoa izango zenik!!
Ba ahal zenekien Poz argiz beteriko KOKO bat dela? Iluna argitu eta bizkarra arindu digu. Poza dakarzu, Poz!
Fux-Fux lar ozen esateari utzi diogu, gure lagun iletsuak ospa egin ez dezan. Akuarelekin sortu dugu eta bapatean gure aurrean azaldu da!!!
MEMEk burua ideia txundigarriz betea du eta tarteka baten batek ihes egiten dio. Ea horrela gehiago ezagutzea lortzen dugun. Ongi etorri MEME.
Hemen dugu RAZ; Suaz gain barruan duena ikusi nahi ezkero hau da gure ikerkuntzaren bideo emaitza. Teknika/materialak: Plastilina / Margoa eta … fruitu zoragarria.
KOI izeneko KOKOA irudikatu dugu. Bideo honek egindako bidea erakusten du. Teknika/materialak: Arkatzak / Tintak / Oihal-margoa / Soka / Zeloa / Papera / Gubiak / Gomak / Azetatoa / Irudimena / Umorea eta gogoa.
Sagungabarako (Durangoko Azoka) KOKOAK marrazkiei kosk! izeneko aurkezpenerako sortutako bideo luzea.
Kokoen ikerketan sarrera modura erabiliko ditugun bideoen multzoa. 2018an zehar hainbat tokitan eta teknika desberdinekin landutako irudiz osatua.
Sagungabarako (Durangoko Azoka) KOKOAK marrazkiei kosk! izeneko aurkezpenerako sortutako bideo laburra.