Belfastera iritsi gara!
Tá tús curtha le heachtra na hÉireann! Euskal Herritik hegan atera, marrazten ibili eta Belfastera iritsi gara. Margo Piratak hemen ote dira? Pictiúir Pirate! Pictiúir Pirate!
Tá tús curtha le heachtra na hÉireann! Euskal Herritik hegan atera, marrazten ibili eta Belfastera iritsi gara. Margo Piratak hemen ote dira? Pictiúir Pirate! Pictiúir Pirate!
Dena prest daukagu Ipar Kanala – North Channel 2024 erronkarako. Igeriketako materiala, elikadura, margoak, poltsak, teknologia, kamarak… Bihar goizean Ipar Irlandarantz abiatzeko prest!
Erronkarako materiala prestatu dugu, zigiluak, tinta, kamisetak… prest ditugu irlandara abiatzeko!!!
2024ko abuztuan burutuko dugun itsas erronkaren aurkezpenerako Euskararen Etxean proiektaturiko bideo lana. Erronka: Ipar Kanala – North Channel (Ipar Irlandatik Eskoziara igerian) Igerilaria: Iskander Sagarminaga Ateaga Marrazkilaria: Eider Eibar Proiektua: MARGO PIRATAK · KOKOAK
A ze Euskararen Egun ederra pasa genuen Mañariko haurrekin elkarlanean EUSKARA oinarri zuen horma-irudi ikusgarria sortzen! Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!
Durangoko artistekin elkarlanean koloreztatu dugun rokodromo zoragarria: ROKOTXIKI! Lurpetik hasi eta espazioraino, itsaso eta zeruak zeharkatuz…olagarroa, txoria, kokoak eta tximuak lagun izan ditugularik!! Zatoz gure lana eskalatzera!!
Durangoko Oktogonoko ludotekan sorturiko horma-irudi erraldoiak. KOKOAK eta MAE, IO eta UR elkarrekin koloretako abentura berriak bizitzeko prest.
Putz egin eta Fux martxan jarri dugu paper-errota eder honekin. Guraizeak hartu eta animatu zaitez zeu ere zeurea sortzera!
Abentura berrien paperezko itsasoan galdu ez gaitezen, Ikiren orribila sortu dugu! Irakurketa liluragarriak opa dizkizuegu. Segi irakurtzen!
Postalaia sortu dugu eta Koi izan du protagonista edo… kartulina, margoa, zeloa eta amama? Postal alai on guztioa!