Koloretako hegalak marrazten

Txoriz inguraturik igaro ditugu egun hauek. Txio batzuk ezagunak dira baina beste asko ez. Hegazti batzuk agurtzera gerturatu zaizkigu eta beste batzuk, lasai, gure alboan ibili dira “marraztu nazazue” esanez bezela. Beraiekin batera egin du hegan gure irudimenak.

ONGI ETORRI RIKI!

Riki iritsi da eta txonbo ederra eman dugu 13 gradutako Ipar Irlandako itsaso honetan. Dzanga uretara, erremutan hasi eta besakadaz besakada ia Donaghadeeko portuari buelta nola ematen diogun…pozik, ziur! Gure martxa piztu du Rikik!