Abuztu osoan zehar Irlandako itsaso hotzetan entrenatu ostean, abuztuaren 31n, bere aukeraren azken egunean, Iskander Sagarminagak zeharkaldia burutzea erabaki zuen.

Read more

Txoriz inguraturik igaro ditugu egun hauek. Txio batzuk ezagunak dira baina beste asko ez. Hegazti batzuk agurtzera gerturatu zaizkigu eta beste batzuk, lasai, gure alboan ibili dira “marraztu nazazue” esanez bezela. Beraiekin batera egin du hegan gure irudimenak.

Read more

Ipar Irlandatik eskoziara igeri egin ahal izateko zain jarraitzen dugun bitartean entrenamendu pila egin ditugu mundu guztiko igerilari ausartekin, baita Donaghadeeko portuko lagun eta bisitari bitxiekin ere. Hau da bidea.

Read more

Ipar Irlandatik Eskoziara igerian zeharkatzeko zain jarraitzen dugu, eguraldiaren zain. Itxaronaldi honetan blai-blai dabiltzan hainbat animaliaren bisita izan dugu. Beraiek ere zain egongo ote dira?

Read more

Donaghadeeko Chunky Dunkers talde aparta ezagutu dugu: urte guztian zehar, egunero uretara dzanga egiten duen jende multzo zoro-zoragarri-zalapartatsua.

Read more

Riki iritsi da eta txonbo ederra eman dugu 13 gradutako Ipar Irlandako itsaso honetan. Dzanga uretara, erremutan hasi eta besakadaz besakada ia Donaghadeeko portuari buelta nola ematen diogun…pozik, ziur! Gure martxa piztu du Rikik!

Read more

Naturaz gozatzeko beste era bat ere bada berau marraztea. Txoko zoragarriak aurkitu ditu Eiderrek, haizea lagun, bertako izakiak aurkitzen hasteko. Púcak azaldu dira lehenengo. Ea nor datorren bihar…

Read more

Iskander Sagarminagak esana Ipar Itsasotik irribartsu (nola ez!) atera ostean:

Read more

Goizean goiz gure kapitainarekin elkartu gara. A ze tipo jatorra; eguraldi ona datorrela esan digu!

Read more

Tá tús curtha le heachtra na hÉireann! Euskal Herritik hegan atera, marrazten ibili eta Belfastera iritsi gara. Margo Piratak hemen ote dira? Pictiúir Pirate! Pictiúir Pirate!

Read more