
Margo Piratak gara eta Iskander Sagarminaga igerilaria eta Eider Eibar ilustratzailea jarraituz, a ze nolako abenturak bizi ditugun munduko itsasoetan zehar!
Dagoeneko Mantxako Kanala zeharkatu dugu, marrazki pila bat egin eta lagun berriak ezagutu. Badirudi aurten erronka zoragarriak burutuko dituela bikote ausart honek eta gu, han izango gara. Adi ibili, txoko koloretsu honetan erronka guztien berri emango dizugu eta!


Kolore Kaiera honetan gure egunerokoa ezagutuko duzu.
Ipar Irlandara iritsi eta bertatik Eskoziara igerian eta marraztuz burutuko dugun abenturaren bidelagun izan zaitez.



24/08/03
BERRIA · Bizigiro
Testua: Ekaitz Etxabe Arzallus Argazkia: Oskar Matxin Edesa
24/07/24
NAIZ IRRATIA · Kosta ala kosta
Zazpi itsasoei begira, Kosta ala Kostako azkenekoan (1:13:35)
24/07/13
NAIZ · GAUR 8
Asier Aiestaran
Iskander Sagarminaga eta Eider Eibar, Zazpi Itsasoen Erronkan murgilduta
24/06/18
BINKE
Irati Alonso GarcÃa
Iskander Sagarminaga igerilariak Ipar Kanalaren erronka egingo du abuztuan

24/06/14
EUSKARAREN ETXEA
Erronkaren aurkezpena


ISKANDER SAGARMINAGAÂ
2023ko abuztuan, gure lagun Iskander Sagarminaga igerilari ausartak Mantxako Kanala igerian zeharkatu zuen eta guk lagundu egin genuen, nola ez! Bideo honetan Eider eta Iskander aurkituko dituzu Margo Piratei eta Itsas-erronkei buruz berbetan.
Bideo-lan honek azpitituluak dauzka. Azpitituluak aukeratu eta Katalanez, Galegoz, Ingelesez, Frantzesez edo Gazteleraz ikusi ahal izango duzu.

Iskanderrek burututako erronkaren ibilbidea eta bertan bizitako bitxikeriak ezagutu nahi dituzu? Hemen daukazun MAPA bizi honek zure laguntza behar du dena behar den bezela kontatzeko! Klikatu eta sorpresa bat baino gehiago aurkituko duzu!


Eider Eibar marrazkilaria izan du bidailagun Iskandeerek erronka honetan eta berak irudikatu ditu Margo Piratak. Zuk ere marrazki, eskulan, margolan txundigarriak egin nahi dituzu? Arakatu ezazu atal hau. Bertan, koloreztatzeko marrazkiak eta zuk zeuk sortzeko eskulan berri eta dibertigarriak aurkituko dituzu!

Sortu ezazu zure Margo Piraten bilduma berezia!


Ez da makala izan prentsan eta sareetan izandako oihartzuna. Eskerrik asko gure proiektuari zabalkundea eman diozuen hedabide guztiei. Hemen aurkituko dituzu guri buruz esandakoak eta Iskanderren erronkari buruzko argitalpenak.
Atal honek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du.
