Koko mako Kokoen trikimailua da: hitz magikoak esan eta dzanga marrazki irudimentsuetara sartzen dira!

Oraingo honetan KOKOAK izeneko liburura sartu dira eta Eider Eibar ilustratzaileak liburu hau nola egin duen erakutsi digute.

Pausoz-pauso, pertsonaiak diseinatzen hasi, zirriborroak landu, materiala aukeratu, ilustrazioak sortu eta azkenik inprentan liburua nola osatu duten erakutsiko digute izaki txiki eta bihurri hauek.

Zatoz zu ere album ilustratuak nola sortzen diren ezagutzera!

Liburua osatzerakoan, ezinbestekoa da pertsonaiak diseinatzea: hauek gabe ez bait dago ipuinik!

Koi, Raz, Fux, Poz, Iki, Meme eta Ule Kokoak azaltzen dira hemen. Ezagutzen al dituzu?

Memoria Jokoa - Adaptable Online
Saiakerak: 0

Asko maite ditugu zirriborroak. Lehen ideien marrazkiak dira, azken marrazkiak sortzeko ezinbesteko laguntza ematen diguten marrazki zoro eta nahasiak.

Atal honetan zirriborrotik azken marrazkira nola iritsi garen ikusi ahal izango duzu: hasi marrazten!

Zuk ere marrazkiak koloreztatu nahi badituzu, jeitsi bilduma berri honetako edozein marrazki, inprimatu eta zure erara osatu ezazu!

Ilustratzaile baten lanean oso garrantzitsua da materialaren aukeraketa. Teknika bakoitzak bere ezaugarriak dauzka eta emaitzak desberdinak izaten dira. KOKOAK lanean Eider Eibarrek hainbat teknika desberdin nahastu ditu emaitza bitxiak lortu ahal izateko. Ikus dezagun zeintzuk izan diren teknika horiek:

Ene! Azken marrazkiak koloreztatzeko unea iritsi da. Pertsonaiak argi, ideiak bizi, zirriborroak hurbil eta materiala prest. Bideo honetan Eider Eibar ilustratzaileak ordu luzez eginiko margoketa prozesua ezagutuko dugu. Kolore-festa has dadila!

Marrazkiak bukatutakoan liburua nola sortzen den jakin nahi al duzu? Bideo zoragarri honetan ikusiko duzu. Kokoak inprentara joan dira eta hango makinek nola lan egiten duten erakutsi digute. Baita, liburu bat gure eskuetara nola iristen den ere. Hau da hau inprentaren magia!

KOKOAK gure eskuetara iritsi dira! Hemen dago Kokoen liburua!! Orain, Eider Eibar egileak liburuaren nondik-norakoak azalduko dizkigu.

Baina, guk badakigu nola egin duen, ezta?

KOKOAK liburua Euskal Herriko liburudendetan aurkituko duzu eta lotura hauetan dauzkazu bere fitxa eta ezaugarriak:

Atal honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du.