Kaixo! Aloha!

Iskander Sagarminaga igerilariak eta Eider Eibar marrazkilariak KOKOLULU itsas erronka marraztu berriari ekingo diote aurten: Ka´iwi Channel / Hezurren Kanalean. Horretarako, Hawai´ira joango dira eta bertan, 42 kilometro egingo ditu igerian Iskanderrek eta Eiderrek, erronka guztia marrazkiz kontatuko digu.

Pō, KEA, PUA eta KAI

Koko berrien bila ere badoaz, eta Pō, KEA, PUA eta KAI kokoak aurkitzea espero dute.

Ez galdu abentura zoragarri hau koloreztatzeko aukera eta adi ibili, APIRILA eta MAIATZEAN jarraipena burutu ahal izateko sorpresa ugari aurkituko dituzuelako web atal honetan!

IGERILARIA

Iskander, 7 Itsasoetan Kokoen bila ari den igerilari nekaezina da. Dagoeneko hiru itsaso zeharkatu ditu eta aurten laugarrena, Ka´iwi Kanala, Ozeano Barean kokatua dagoen 42 km-ko kanala zeharkatzen duen lehen euskalduna izan nahi du. Pasadan urtean HIRUKOKOROA osatu zuen eta ea aurten bere helburua lortzen duen!

MARRAZKILARIA

Eiderrek fin-fin lagunduko du Iskander bere alboko itsasontzian. Olatuen mugimenduarekin dantzan, oreka mantendu beharko du Iskanderri jatekoa eman eta bitartean bere Kolore Kaiera marrazkiz betetzeko. Marrazkiak guztiokin partekatu eta bere trikimailuak erakutsiko dizkigu!

ERRONKAREN EZAUGARRIAK

Munduko igerilari ausartenek baino egiten ez duten ZAZPI ITSASOAK (Oceans Seven) itsasoko erronka gogorraren parte da igerialdi hau. 42 kilometro eta 15 ordu igerian pasa beharko ditu Iskanderrek, Ka´iwi Kanala zeharkatuz, Moloka´i eta O´ahu uharteen artean, Hawai´in, eta maiatzak 1etik 8rako tartea eman dio itsasontziko kapitainak hau burutu ahal izateko. Egun horietako bat aproposa dala baderitzo, Iskander zeharkaldia burutzen saiatuko delarik.

Olatu erraldoiak, korronte indartsuak, mota askotako marrazoak, marmoka pozointsuak eta beste hainbeste kontu izan ditzake Iskanderrek kontra erronka honetan baina baita lagun ere: badakigu Hawai´in Kokoak bizi direla eta hauek gure igerilari ausarta lagunduko dute!

Itsasoaren sakonera 700 metrokoa izango da zeharkaldi honetan eta uraren tenperatura 24-27 ºCkoa.

Igerialdia goizaldeko 2:00etan hasi beharko da, cookie-cuter shark /zigarro marrazoa bizi den tokiko unean erasoak ekiditen saiatzeko eta helmugan kontuz ibili beharko da Iskander, Sandy Beach / Lepo apurtuen hondartzara olatuen gainean surfa eginez iritsi beharko delako.

Urte osoa igerian entrenatzen darama Iskanderrek, besakadak fintzen eta ordu luzeetako entrenamenduak burutzen guzti honi aurre egin ahal izateko.

ESKULAN ZORAGARRIAK aurkituko dituzu PUKE KALA izeneko atal bitxi honetan. Kokoen jokoak, asmakizunak eta panpinak sortu nahi dituzu? Atal berri honetan aurkituko dituzu beharrezko azalpen, bideo, marrazki eta txantiloi guztiak!

Nahikoa izango ote da Kokoen esaera zaharra hawai´ieraz abestea irletako Kokoak erakartzeko?

Badaezpada, irudimenez eta kolorez beterik abiatuko dute bidaia gure lagunek eta horrela, agian, Koko berri hauen bisita magikoa jasoko dute.

2026/01/07

EITB · BIBA ZUEK

Esteka

2025/12/05

DURANGOKO AZOKA · Kabi@

Esteka

2025/08/10

NAIZ IRRATIA

Esteka

2025/09/02

BERRIA

Esteka

2025/08/28

RTVE – Telenorte

Esteka 6:45min-tik aurrera

2025/08/11

RADIO POPULAR

Esteka

2025/08/18

Tele 5

Esteka

2025/08/16

BIZKAIA IRRATIA

Esteka

2025/08/08

ANTENA 3

Esteka