TRIPLE CROWN / HIRUKO KOROA
Iskander Sagarminaga igerilariak HIRUKO KOROA lorpen esanguratsua lortu du!
Mantxako kanala (2023) + Manhattan (2025) + Katalina (2025)
MARRAZKILARIA da eta txalupatik Iskander lagundu du erronka marraztuz.
IGERILARIA da eta HIRUKOKOROA erronka burutu du gauez eta egunez ur hotzetan 120km igerian eginez.
KOKOAK pertsonaia magikoek HIRUKOKOROA erronkan lagundu gaituzte 3 KOKO berri aurkituz.
MANHATTAN 20 BRIDGES
· Igerilaria: Iskander Sagarminaga
· Lekua: New York, Manhattan uharteari bira osoa
· Distantzia: 48,5km
· Denbora: 7h58min
· Uraren tenperatura: 21º – 26ºC
HIRUKOKOROA itsas erronka marraztuan Eider Eibar ilustratzailea, Iskander laguntzen zuen txalupatik, marrazki bitxiak egiteaz arduratu da. Manhattan-en, adibidez, Iskanderrek igerian zeharkaturiko 20 zubiak marraztu zituen. Irudi bakoitzean igarotako ordua eta zubia marraztuz. 20 ZUBI 20 MARRAZKI Eiderrek zuzenean marrazturiko obraren bilduma da.
KATALINA KANALA
· LA, Kalifornia, AEB.
· 2025eko uztailak 7 / 35 km.
· Gaueko 23:00etan hasi zen.
· Uraren tenperatura: 20ºc-tik 14ºc-ra.
· Katalina uhartetik Los Angeleseko kostaldera.
· Denbora: 12ordu 17min 06seg.
· Itsasoko animalien bisita ugari izan zituen.
ESKERRIK ASKO ABENTURA HONETAN ZUEN MARRAZKI ZORAGARRIEN BIDEZ INDARRA, SORMENA ETA KEMENA HELARAZI DIGUZUEN ARTISTA ESKUZABAL GUZTIEI.
ZUEK GABE HAU EZ LITZATEKE POSIBLE IZANGO. SEGI MARRAZTEN!
IPAR KANALA
· 2025eko abuztuak 2.
· Donaghadeetik (Ipar Irlanda) Portpatrickera (Eskozia).
· 37km igerian.
· Uraren tenperatura 14ºc.
· Munduko kanalik gogorrena.
· Eguraldi aldakorra.
· Ehundaka marmoka erraldoi.
INKURRIA 2025 izenekomundu mailako egitasmoaren baitan, Eider Eibarrek tintazko marrazki bat osatu du urriko egun bakoitzeko. HIRUKOKOROA proiektuan eta bertako bizipenetan oinarritu da euskarara ekarria dugun marrazketa ekimen hau osatzeko. Bilduma honetan aurkituko dituzu sorturiko pieza mugikorrak, teknikoki Ipar Irlandako tintaz, Manhattaneko akuarela japoniarrez eta Kaliforniako pintzelekin sortua.
2025/04/20
GARA
Prentsa




















































































































































