IGERILARIA

Iskander Kokoaken bihotza da uretan. Igerilari nekaezina da eta munduko itsaso guztiak maite ditu. Oraingoan, Ozeano Bareko olatu handiei aurre egingo die ‘Zazpi Itsasoak’ lortzeko bidean.

Bere helburua ez da bakarrik helmugara iristea; besokada bakoitzarekin istorio berri bat sortu nahi du, gero denon artean kontatu eta marraztu ahal izateko.

MARRAZKILARIA

Eider gure begiak dir itsasontzian. Bere lana oso zaila da! Olatuen mugimenduaren artean, oreka mantendu behar du bere koadernoan marrazteko.

Eiderren misioa magikoa da: Iskanderren esfortzua eta Hawaiko paisaia ederrak harrapatu eta paperera eramatea. Berari esker, zuek ere abentura hau bizi ahalko duzue!

42 Kilometro eta 15 ordu igerian!

Imajina ezazu igerilekuan 1.600 aldiz joan-etorria egitea… gelditu gabe! Hori da 42 kilometro. Iskanderrek Kaiwi Kanala zeharkatuko du igerian, Molokai eta Oahu uharteen artean, Hawaiin.

Baina hau ez da edozein bainu: munduko igerilari ausartenek bakarrik egiten duten ‘Zazpi Itsasoak’ (Oceans Seven) erronka famatuaren parte da. Marrazoak, olatu erraldoiak eta korronte indartsuak daude, baina guk Kokoaken magia daukagu laguntzeko!

2026/01/07

EITB · BIBA ZUEK

Esteka

2025/12/05

DURANGOKO AZOKA · Kabi@

Esteka

2025/08/10

NAIZ IRRATIA

Esteka

2025/09/02

BERRIA

Esteka

2025/08/28

RTVE – Telenorte

Esteka 6:45min-tik aurrera

2025/08/11

RADIO POPULAR

Esteka

2025/08/18

Tele 5

Esteka

2025/08/16

BIZKAIA IRRATIA

Esteka

2025/08/08

ANTENA 3

Esteka