KOKOJOKOA
Kokoak aurkituz irudimena pizteko
euskarazko joko interaktiboa
Hara! Kokoak marrazketa koadernoan gorde dira!
Bazatoz jokoz-joko Iki, Raz, Meme, Koi, Poz, Ule eta Fux aurkitzera?
Irudi bitxiz beteriko bidaia biziko dugu!!
KOKOJOKOA
Kokoak aurkituz irudimena pizteko
euskarazko joko interaktiboa
* Kokojokoan jokatzeko Chrome edo Explorer nabigatzaileak erabiltzea gomendatzen dugu.
Hara! Kokoak marrazketa koadernoan gorde dira!
Bazatoz jokoz-joko Iki, Raz, Meme, Koi, Poz, Ule eta Fux aurkitzera?
Irudi bitxiz beteriko bidaia biziko dugu!!
KOKOJOKOA kokoen bila burutuko dugun 4 jokotxo + 4 jokoz osaturiko ibilbide irudimentsua da.
Haur txikiei zein marrazki bitxiekiko interesa duen edonori zuzendurikoa da. Jokatzeko irudimena izatea da baldintza bakarra. Oso intuitiboa da. Io izeneko pertsonaia izango dugu bidelagun eta marrazketa koadernoan gorde diren 7 kokoak aurkitzen lagunduko diogu. Horretarako, kopetako argia piztu, brotxa surfeatu, kitarra-artazia jo eta emozioak erabakita, KUKUKA (bikote jokoa), OKER-KER (segida jokoa), KLIX-KLAX (puzzle jokoa) eta BOR-BOR (emozioen jokoa) osatuko ditugu eta opari bat jasoko dugu: Kokoen eskulan baterako bideo-ideia!
Gure asmoa kokoen laguntzaz eta joko labur honen bidez burua ideiaz bete ostean, pantaila itzali eta haurrari eskuz marrazkiak zein eskulanak burutzeko gogoa piztea da.
- 4,5,6,7,8,9 eta 100 urteko haurrentzako gomendaturiko jokoa.
- Hizkuntza: Euskara
- Kokojokoa guztiz dohakoa da eta ez du inolako datu pertsonalik behar ezta biltzen.
- Eider Eibar ilustratzaileak sorturiko pertsonaia eta marrazki hauek denon irudimena piztea dute helburu.
- Azalpenak oso sinpleak dira, testu gutxikoak eta jokoetan hitz solteak baino ez dira agertzen, elementuen eta emozioen izenak. Irudiak du garrantzia gehien, era intuitiboan jokatu dadin, euskarazko hitzak era errazean barneratuz.
- Jokotxoak eta jokoak interaktiboak dira; jokalariak erabakitzen ditu ekintzak.
- Ez dago denbora-mugarik, nahi beste denbora erabili daiteke joko bakoitza osatzeko.
- Animazio bideoak. Sarrera, jokoen tarteko azalpenak eta bukaera Io pertsonaiaren bidaia erakusten duten bideoak dira.
- Miren Amuriza idazleak sortu ditu ibilbideko testu eta azalpenak, idatziz zein audioz entzun daitezkeenak.
- Espreski jokorako sorturiko soinu banda du, Mikel Iraurgi musikariak sorturikoa.
- 4 PRESTAKETA JOKOTXO:
- Argia piztu
- Brotxara jauzi
- Kitarra-artazia jo
- Emozioa aukeratu
- 4 JOKO NAGUSI:
- KUKUKA (Bikote jokoa)
- OKER-KER (Segida jokoa)
- KLIX-KLAX (Puzzle jokoa)
- BOR-BOR (Emozioen jokoa)
- Piztu irudimena eta bidaia on!
Ideia
Kokoak
(Eider Eibar
Iskander Sagarminaga)
Marrazkiak
Animazioak
Bideo-edizioa
Kokoak
Programazioa
Josu Cobelo
Koordinazioa
Zuri Alvarez
Musika
Mikel Iraurgi
Testuak
Miren Amuriza
Aholkularia
Txomin Irakulis