Abuztu osoan zehar Irlandako itsaso hotzetan entrenatu ostean, abuztuaren 31n, bere aukeraren azken egunean, Iskander Sagarminagak zeharkaldia burutzea erabaki zuen.
4 ordu terdiz igerian ari zela, itsasoa zakartu, olatuak handitu, korrontea kontran jarri eta laguntza-itsasontziko kapitainak Iskander uretatik ateratzea erabaki zuen. Honela, bertan behera geratu da Eskoziako kostaldera iristeko saiakera. Argi daukagu Iskanderrek ez duela etsiko eta itsasoak aukera apropos bat eman bezain laister, berriz murgilduko dela.