Donaghadeeko Chunky Dunkers talde aparta ezagutu dugu: urte guztian zehar, egunero uretara dzanga egiten duen jende multzo zoro-zoragarri-zalapartatsua.

Hau bai giroa! Iskanderri igerilarien taldeko txano bero-beroa oparitu diote eta Eiderrek itsasoko izaki bitxi hauen erretratua egin du. Itsasoan ala lehorrean bizi ote dira?

Chunky Dunkersen marrazki honetarako akuarelak, arkatzak, argizariak eta zilar-dirdira erabili ditugu. Argazkia Donaghadeeko hondartza lehor txikian atera dugu, itsasbelar lehorrez inguraturik.

Chunky Dunkers uretako artistak!