Iskander Sagarminagak esana Ipar Itsasotik irribartsu (nola ez!) atera ostean:

“Gaur, lainopean ordu terdiko entrenamendua egin ostean, itsasoko 13 graduetara hobeto egokitu naiz. Ez dut lehen eguneko kolpe hotz hura horren gogor nabaritu, nahiz eta ura orduan baino apur bat hotzago egon.”

Eiderrek bitartean Donaghadeeko Chunky Dunkers-ak marraztu ditu.

Euripean, portu txiki honetako altxor batzuk aurkitu ditugu:

Eskoziara begira ibili da Iskander…

Lainopean igerian