Goizean goiz gure kapitainarekin elkartu gara. A ze tipo jatorra; eguraldi ona datorrela esan digu!
Itsasontzia ere ezagutu dugu eta elegante ibiliko gara egurrezko txalupa horretan, bai horixe!
Iskander ipar kaneleko itsasoan sartu den lehen aldia izan da, 13ºc tan zegoen baina bertako Donaghadee “Chunky Dunkers” igeriketa taldearen berotasunari esker badirudi ura epeldu dela. Igeriketa ona gaurkoa, ordu bete jo ta su. Bihar berriro
Eiderrek Donghadeeko txokoak koloreztatzen ibiltzeko pigmentu naturalekin (lurrarekin!) sorturiko urmargoen aukeraketa egin du.